Homenaje a Jean Michel Guilcher. Día 17 de enero en Donostia

Información sobre el homenaje en Donostia a Jean Michel Guilcher. Hace unos pocos meses que cumplió 100 años.

La información está recogida de DANTZAN.EUS



Jardunaldia: Jean Michel Guilcherri esker ona euskal dantzatik
2014/12/30 14:05
Dantza tradizionalaren ikerketan bizitza luze eta oparoa daraman Jean Michel Guilcher ikertzaile bretoiak 100 urte bete ditu 2014ko irailaren 24an. Euskal dantzen ikerketan egindako lana eskertuz eta bere ekarpenak ezagutzera emateko asmoz “Euskal dantzak Jean Michel Guilcherri esker onez” jardunaldia antolatu da Donostian 2015ko urtarrilaren 17an. 
Jardunaldia: Jean Michel Guilcherri esker ona euskal dantzatik
2015ko urtarrilaren 17a, larunbata
Donostia, San Telmo museoa
10.00 Harrera eta ohorezko soka-dantza.
10:15 Ekitaldiaren hasiera erakunde antolatzaileen parte hartzearekin:
  • Gipuzkoako Foru Aldundia – Gipuzkoako Dantzagunea - Dantzan Ikasi
  • Euskal Kultur Erakundea
  • Joseba Altube – Euskal Dantzarien Biltzarra
  • Juan Antonio Urbeltz – Ikerfolk

10:40 Naïk Raviartekin elkarrizketa.
Jean Michel eta Helene Guilcherren alaba eta dantza ikertzaile eta irakaslea den Naïk Raviart elkarrizketatuko du Xabier Itzainak, Jean Michel Guilcherren dantza ikerketa lanak testuinguruan jarriz eta Euskal Herrian izandako esperientziaren berri emanez.
11:00 Jean Michel eta Helene Guilcherrek Euskal Herrian egindako billketan egindako zenbait filmaketa eskainiko dira.
11:20 Thierry Truffaut – Université Jean Jaurès.
La influencia de los trabajos de Jean Michel Guilcher en el renacimiento de las prácticas de danza en Lapurdi
11:40 Xabier Itzaina – CNRS - Sciences po Bordeaux.
Dantza eta gizartea Ipar Euskal Herrian: Jean-Michel Guilcherren elkarpena
12:00 Claude eta Jon Iruretagoiena – Maritzuli konpainia.
Paperetik dantzara, Guilcherren lanetatik dantza-jauzi eta aitzineko püntüetara
12:30 Solasaldia.
13:00 Saioaren bukaera.
13:15 Dantza-jauziak San Telmo Museoaren atarian, Xabier Itzaina soinulari.
Jean Michel Guilcher Euskal Herrian
1914ko irailaren 24an Saint-Pierre-Quilbignon-en, Bretañan jaio zen Jean Michel Guilcher, etnologoa da eta CNRS (Centre National de la Recherche Scientifique) erakundean ikertzailea izan da eta gaur egun ere ohorezko ikerketa maisua da bertan. Frantzian dantza tradizionalen ikerketan aritu da bere ibilbide profesionalean. 1962 eta 1976 bitartean Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiko Baztanen egin zituen ikerketak. Euskal dantzetan egindako ikerketen emaitza oparoak 1984. urtean argitaratutako La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français liburuan argitaratu zituen.
Antolatzaileak:
  • Dantzan Ikasi – Gipuzkoako Dantzagunea – Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Euskal Kultur Erakundea
  • Ikerfolk
  • Euskal Dantzarien Biltzarra
  • San Telmo Museoa

Comentarios

Entradas populares de este blog

Letras de Ostalerrak y Buhameak

Final de curso 2022-2023

Dantzan Enparantzan San Esteban 2022